PSE-EEk erabakiko du nor izango den Getxoko alkatea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 28a, 11:56

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako alderdi sozialistak orain dela lau urteko boto kopurua erdietsi zuen atzo Erandio eta Uribe Kostako hautestontzietan. Lopezen neska-mutilek abstentzio handiari aurre eginez 13.865 boto eskuratu zituzten eskualdean, 2003an baino 170 gehiago. Hori dela eta, zinegotzi batzuk gehiago bereganatu dituzte, guztira 23 lortu dituztela, haietako bi ilegalizazioei esker. Gainera, hautetsi horiek eragin handia eman diezaiokete ondo erabiliz gero, Hego Euskal Herrian mantendu, aldatu edo sor daitezkeen itun politikoen arabera. Getxon, hasteko, Luis Almansak (argazkian) erabakiko du nor izango den alkatea eta, litekeena da Imanol Landaren alde egitea, nahiz eta kanpainan zehar Marisa Arrueren aukera ukatu ez duen. Sopelan, Barrikan eta Leioan ere jelkideen gehiengoa osatzea ala EAJren aurkako alternatiba egituratzen saiatzea ditu aukeran PSE-EEk. Azken aukera hori benetan zaila litzateke, lekuan lekuko ezker abertzalearekin, Ezker Batuarekin edo PPrekin itunak egitea eskatuko bailuke. Emaitzak ikusteko sakatu hemen (pdf).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun