EAJ Getxo eta Plentziatik kanporatu dezake PPk 5.000 boto galdu arren

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 28a, 12:22

Hego Euskal Herrian bezala, Uribe Kostan Alderdi Popularrak jaitsi egin du. Baina botu kopurua txikiago izan arren, izan duen %22ko jaitsiera (22.122tik 17.253ra) ez da EA eta EAJrena edo EB-Aralarrena bezain gogorra izan eta mantendu egin ditu gora-behera batzuekin zituen plazak. Gauzak horrela, PPk jarraitzen du izaten Getxoko bigarren indarra, baina oraingo honetan 770 boto eskasengatik, duela lau urte EAJ-EA koalizioak popularrek baino 4.178 hautes-paper gehiago bildu zuela. PSE-EErekin gobernua hitzartzea izan beharko litzateke Marisa Arrueren lehentasuna, baina 2003an Almansa eta bera ez ziren kapazak izan ados jartzeko. Garai horretan, eta Aski da! kolektiboaren kanpaina sutsu baten ostean, Ezker Batuak iragarri zuen alkatearen izendapenean ez zuela bozkarik emango. PPk eta PSE-EEk, ados jarriz gero 12 zinegotzirekin EAJ-EAren 11ak gainditzea bazuten, baina alderdi espainiarrek nork bere burua bozkatu zuen. Plentzian berriz, PPk hauteskundeak irabazi dituzten Plentziako Independentei botoa ematea baino ez luke behar, jelkideak alkatetzatik aldentzeko. Beste kontu bat da eguneroko kudeaketan ados jartzea. Emaitzak ikusteko sakatu hemen (pdf). Argazkian, Raquel Gonzalez, Marisa Arrue eta Eduardo Andrade Getxoko zinegotzi popularrak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun