Basogintzako langile bat helikopteroz erreskatatu dute Andrakan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 29a, 22:01

Ertzaintzak basogintzako F.M.P. 53 urteko Kantabriako langilea erreskatatu du Andrakako mendiko eukalipto gune batean helikopteroa erabiliz, beharginak istripu batean hanka hautsi ostean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, erreskate taldeak ez du erraza izan zaurituarengana hurbiltzea eta esku-ohe batean altxatu dute, Ertzaintzaren mendi erreskate taldeko bi polizien laguntzaz. Operatiboa goizeko 11ak aldera jarri da martxan, pertsona batek langilearen istripuaren berri eman duenean 112 larrialdietarako telefonoan. Zaurituaren egoeraren inguruan datuak batu ostean, Larrialdiei Aurregiteko teknikari batek Ertzaintzako helikoptero bat eta mendi erreskateko taldeko bi lagun mobilizatu ditu. Istripua izan den inguruak gainetik hegan egin ondoren zauritua ikusi dute eta immobilizatu ondoren, helikopteroko garabiaz esku-ohe batean altxatu dute. Anbulantzia batek zauritua jaso du Galdakaoko heliportuan, eta osasun zentroan artatu behar izan dute, antza denez, hankan haustura bat zuelako. Argazkian, Ertzaintzaren helikopteroa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun