Hainbat errotulu falangista kendu zituzten Algortan larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 29a, 22:28

"Algortar antifaxista gazte talde" batek Franco garaiko Etxebizitza Ministerioaren hainbat errotulu falangista kendu zuen pasa den larunbatean Algortako etxebizitzetako fatxadetatik. Gazteek Sare Antifaxistaren bitakoran jakinarazi dute aurrera eramandako ekimena eta antifaxista guztiei deia egin diete kaleak "zikinkeri faxistaz garbitzeko". Argazki batean agertutako errotulu kopuruagatik, gutxienez zazpi izan ziren larunbatean kendutako errotuluak, nahiz eta gehiago izan daitezke. Egindako ekimena Sare Antifaxistak maiatzaren 3an botatako deialdiari erantzuten dio. Gainera, larunbatekoa bezalako ekintzek tradizio handia dute Getxo udalerrian, besteak beste, Sare Antifaxista bera, Herri Norte Taldea, Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz edo Jarrai taldeek burutu dituztela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun