Bi auto erreta agertu dira Berangon, haietako bat bizkartzain batena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 29a, 23:42

Goizeko 3ak aldera Berangoko Basotxu Bidea kaleko bi auto erretzen ikusi du auzokide batek eta suhiltzaileak deituta azken hauek amatatu dute sutea. Eitb24.com-ek zabaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak aitortu du sua hartu duen ibilgailuetariko bat bizkartzain batena dela. Era berean, Ertzaintza ikerketak egiten ari da jakiteko sutea norbaitek eragin zuen ala beste era batez piztu zen, oraindik ez baitute argi. Dena dela, bi autoek kalte handiak izan dituzte. Bestalde, Izaronews.com-ek zabaldu du bizkartzainak Sestaoko PSE-EEko alkategaia, Jose Luis Marcos Merino, babesten zuela. Argazkian, auto bat sutan artxiboko irudi batean / Palos de Ciego.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun