Bi gazte atxilotu dituzte sakeleko telefonoko irudiekin xantaia egin dutelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 30a, 15:43

Getxoko Udaltzaingoak Portugaleteko bi gazte atxilotu zituen pasa den astelehenean, Sopelako hirugarren gazte bati xantaia egiten saiatu zirelakoan. Polizien arabera, 23 eta 25 urteko portugaletetarrek sopeloztarraren sakeleko telefonoa zeukaten eta 500 euro ordaindu ezean, telefonoan irudiz hornituta agertzen ziren hainbat egoera larri zabalduko zutela mehatxatu ei zioten. Gazteak bere telefonoaren desagerpena eta xantaia egiteko jasotako deiak salatu zituen polizien aurrean eta hauek operatibo bat zabaldu zuten biktima eta ustezko xantaiagileak aldaketa egiteko gelditutako lekuan. Atxilotutako gazteek, neska eta mutila, ez daukate aurrekaririk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun