Etzi, ostirala, ekainak 1, Euzko Alderdi Jeltzalearen aberri zuzendaritza berritzeko barne prozesua hasiko da. Ibilbidea abenduaren 2an amaituko da EBBko presidentearen hautaketarekin. Egun, Josu Jon Imaz (argazkian) da EAJko presidentea, 2003an egin zen azken barne hauteskundeetan Bizkaian, Nafarroa Garaian, Ipar Euskal Herrian eta Lurraldez Kanpoko Erakundean gehiengoa eskuratu zuela. Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak, berriz, Gipuzkoan eta Araban nagusitu zen. Prozesua ostiral honetan Bilboko Sabin Etxean ospatuko den EAJren Aberri Batzarrean hasiko da. Bilera horretan, pasa den igandean burututako foru eta udal hauteskundeak ere mahai gainean izango dituzte, emaitzak baloratu eta etorkizuneko perspektibak aztertzeko, azken bi urteotan 100.000 boto galdu ostean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!