Getxoko Udalak delegatu sindikal bat berriro jazarri duela salatu du UGTk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 30a, 20:59

UGTk Getxoko Udalean duen atal sindikalak salatu du EAJk Andoni Casado langileen ordezkariaren aurkako "jazarpen kanpaina berri bat" abiatu duela. Izan ere, UGTk jakinarazi du atzo Casado jaunari udal eraikinetan sartzea debekatu ziotela eta, horrekin batera, faxa eta fotokopiagailuak erabiltzeko debekua ere jarri diola egungo Udal Gobernuak, bere "jarrera negoziatzailea" erakutsiz. Gainera, UGTk debekuak idatziz ematea eskatu duenez hori ere uko egin diote. UGTk salaketa berri bat jartzea ikertzen ari dela jakinarazi ostean, gogoratu du horrelako oztopoengatik Getxoko Udala zigortuta izan zela 2003an eta 3.000 euro ordaindu behar izan zuela.

Sindikatuaren arabera, Udalak "beldurrarazte eta jauntxokeria" erabili du azken zortzi urteotan, "EAJren komisario poltikoak" diren funtzionariak erabiliz "erregimen jarraitzaileak ez direnen" aurka. Horren aurrean, UGTk EAJ, EA, EB alderdiei eta Udaleko idazkari nagusiari zein atezainen arduradunari eta Langileria Arloko arduradunari gogoratu die ekimen sindikalari oztopoak jartzea eta jazartzea legeen aurka doala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun