Mutil bat atxilotu dute Algortako bitxi-denda batean lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 30a, 21:33

Getxoko Udaltzaingoak gazte bat atxilotu zuen atzo Algortako Villamonteko plazan dagoen bitxi-dendan 14.310 euroko balioa duten hiru erloju lapurtzea leporatuta. Tokiko poliziek atxilotutakoaren adina zehaztu ezin izan badute ere bere burua adingabekotzat jo du gazteak. Getxoko Udalak zabaldutako bertsioaren arabera, bitxi-dendara sartu zen gaztea lagun batek atea zabalik eusten zion bitartean. Berba bat bera ere aitatu barik, azazkalak ebakitzekoarekin beira-arasa apurtu eta urrezko hiru erloju ostu zituen, jabea eta bezeroak aurrean zituela. Segituan, ihes egin zuen. Bitxi-dendako jabeak gertakariaren berri eman zuen eta udaltzainek Fadurako biribilgunearen inguruan aurkitu zuten lapurra. Atxilotu egin zuten eta erlojuak berreskuratu zituzten. Oraindik ez dakite lapurra lagundu zuena nor den.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun