Tuti frutti gobernua egin dezakete Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 30a, 21:43

TAO ezartzea, hondartza golfean aritzeko itxi izana, txosnak Loroñora bidaltzea, "Sopelana Gurea"rekin izandako politika, enpresa hurbilak kontratatu izana, txaletak egiteko proiektuak eta beste gauza asko leporatu dizkiete EAJri eta Imanol Garairi oposizioko alderdiek eta hainbat auzokideen plataformak. Horrek zein EAJ barruan bizi den estalpeko gatazkak ekarri dute igandeko hauteskundeetako (pdf) "hondamen txikia" (Ibarra zinegotziaren hitzetan) egungo alkatearentzat, botoen erdia galduz (2.846tik 1.509ra). Hego Euskal Herrian eta Uribe Kostan ez bezala, gertaera bitxia izan da Sopelan: EAJ eta PP izan ezik, alderdi guztiek lortu dituzte boto gehiago. Lortutako zinegotziek (EAJ, 5; EAE, 4; EB-Aralar, 3; PSE-EE, 2; EA, 1, PP, 1; Berdeak, 1) hainbat gobernu aukera ezberdin ahalbidetzen dituzte, maila orokorrean egin daitezkeen itunen zein herriko hitzarmenetatik irtenda. Aukera nagusiak bi dira, biak gehiengo osoarekin: Garai alkatetzan mantenduko lukeen Lakuako hirukoa (gehi Aralar) ala Eusko Abertzale Ekintzak gidatutako tuti frutti gobernua, EB, Aralar, EA eta Berdeak ezkerreko alderdiekin akordioetara helduz. Bestalde, EAJ saia daiteke gutxiengoan gobernatzen, unean uneko akordioen bidez, baina horretarako utzi beharko liokete.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun