Dozenaka Seat 600 batuko dituzte larunbatean Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 30a, 23:43

Ekainaren 2 eta 3an ospatuko da Getxo udalerrian eta Bilbon Euskadiko XIII. Seat 600 Autoaren Eguna, aipatu ibilgailuaren "maitaleen" Bizkaiko elkarteak antolatuta. Besteak beste, larunbat arratsaldean egingo diete harrera autoei Getxoko Kirol Portuan. 16:00etatik 18:00ak bitartean izango dute zaleek ekitaldian izena emateko aukera. 17:30ean, berriz, euskal dantza erakustaldia eskainiko du Areetako Berantzagi taldeak eta ordubete beranduago, 18:30ak aldera, Getxo Akuarioa bisitatuko dute. Ondoren, herrian barrena ibiliko dira auto bitxi horiek, osteratxoa eginez, 20:00etatik aurrera eta ordu erdi batez. Bizkaiko Zubia ere bisitatuko dute eta, azkenik, 22:00etan, afari-dantzaldia izango da Ereagako jatetxe ebatean, sari banaketa ekitaldiarekin batera, egunari amaiera emateko. Igandean, Bilbo aldera egingo dute autoek. Argazkian, Gipuzkoan egin zuten lehenengo topaketaren irudia, 2004an / Motormania.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun