Zarraoak hitzarmenaren garrantzia nabarmendu zuen atzo udalerrian hizkuntz normalizazioa bultzatzeko. “Hori lortzeko, gizarte ekimenek Udalarekin elkarlanean jardun behar dute euskararen eta kulturaren beraren aldeko lan gogorragoa egiteko. Zentzu honetan, bertsolaritzak duen garrantzia eta ALBEk urte guzti hauetan egindako lana nabarmentzekoak dira”, aipatu zuen alkateak. Bertso eskolarekin harremanak sendotzeko nahia ere agrtu zuen.
ALBEk 27 urte
ALBEk 27 urte betetzen ditu aurten eta 2006an 37 jarduera-jaialdi antolatu zituen guztira. Hauetan 7.000 lagun inguruk hartu zuen parte, udal iturriek emandako datuen arabera. Jaialdi eta askotako ekitaldiak antolatzeaz ezezik, ALBEk beste bi esparrutan egiten du lan, hala nola, hezkuntza ez arautuan, gazte eta helduekin maila ezberdinetan, eta hezkuntza arautuan ere, udalerriko sei ikastetxetako ikasleei bertsolaritza irakatsiz. ALBEko kideen artean dira, besteak beste, Xabier Paya egungo Bizkaiko txapelduna, Itsaso Paya Ipar Uribeko txapelduna eta Arrate Illaro Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna.