Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak euskal preso politikoen aldeko herri denda antolatu du ekainaren 6tik 16ra, presoen eskubideen aldeko aldarrikapenak zabaldu eta, bide batez, beraientzako dirua ateratzeko asmoz.
Etengabe.org bitakorak jakinarazi duenez, azoka
Eusko Abertzale Ekintzak (EAE) Telletxe kaleko galerian duen egoitzan egingo da hamaika egunez, 19:00ak eta 21:00ak bitartean lan egunetan eta 12:00ak eta 14:00ak bitartean, larunbat eta igandeetan. Bertan, amnistiaren aldeko mugimenduaren materialak (kamiseta eta jantzi berriak, poltsak, liburuak eta abar), eskulanak, presoek egindako materialak, baserriko produktuak eta bestelako gauza ugari izango dira salgai. Bestalde, Itzubaltzeta / Romoko
Itzubaltzeta gaztetxean "Pitxigan" preso sozialak egindako eskulturen erakusketa egin dute egunotan eta gaur 22:00etan egingo dute lanen enkantea. Argazkian, Itzubaltzeta / Romon pasa den irailaren 22an hainbat solidariok egindako ekintza.