Gainera, makina berrietan banketxeen txartelekin ordaindu ahal izango da, baita horretarako diren ordainketa txartelekin, "zerbitzu erosoagoa izanik". Azken horiek agortu ez den denboragatik ordaindutakoa berreskuratzea ahalbideratuko dute eta Areetako Artekale kaleko 8 zenbakian dagoen enpresan datorren astelehenetik, ekainaren 4tik aurrera, berrien truke aldatu ahal izango dituzte erabiltzaileek.
Tarifa berriak
Makina berriek "onurak" ekarriko dituzte, udal iturrien arabera, horietan 12 euro ordainduz gero, isunak jarri eta hurrengo 24 orduotan baliorik gabe utzi ahal izango baitira. Aparkatze zerbitzuaren tarifak ere aldatu egingo dira. Horrela, lehenengo 30 minututan 0,25 euro ordaindu beharko da; 60 minutugatik 0,60 euro, 90 minutugatik 1,15 euro eta, horrela, 270 minutugatik 5,50 euro ordaindu arte. Gogoratu behar da zerbitzua Algortako 519 eta Areetako 1.155 tokietan izango dela indarrean.