Txitxiburruntxi Eguna ospatuko dute igandean Leioako San Bartolome auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 1a, 23:19

Berbalamiñe euskara elkarteak antolatuta, Leioako II. Txitxiburruntxi Eguna izango da igande honetan, ekainak 3, San Bartolome auzoan. "Antzinean, negua amaitutakoan, gure herriko baserri eta auzoetako bizilagunak elkartu egiten ziren egun batean leku ezagunetan (Ondiz, San Bartolome, Ereaga, Martiartu...) eta egun pasa egiten zuten txerrikiak surtan erretzen eta jaten, dantza egiten... ondo pasatzen elkarrekin, alegia! Euskaldunok elkarrekin ondo pasa dezagun euskeraz, ohitura zahar hori berreskuratu nahi dugu", azaldu dute antolatzaileek. Horregatik, etzi San Bartolomen elkartzera deitu dituzte leioaztarrak. Argazkian, iazko edizioko irudi bat.

Egitaraua

10:30 Dultzaineroak eta umeentzako gaztelu puzgarriak.
11:00 Esaera zaharren txapelketa.
12:30 Txikiak eta Gure Ohiturak dantza taldeak.
13:00 Txitxiburruntzi doako jana.
13:30 Larrain dantza. Guztiok dantzara!
14:00 Esaera zaharren txapelketa eta bertso paper lehiaketa. Sari banaketa.
15:00 Herri bazkaria (izena eman AEKn eta udal euskaltegian).
17:00 Drindotz taldearen erromeria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun