Egizu elkartea 2000. urtean sortu zen eta Bizarra Lepoan elkarteak eta udalerriko hiru euskaltegik osatzen dute eta Berbalaguna ekimenaren eta kultur ekitaldi batzuk antolatzearen bitartez euskararen erabilera sustatzearen alde egiten du lan udalerrian.
Berbalagunak martxan daramatzan 7 urteotan ia 400 lagunek hartu dute parte eta une honetan 110 bat pertsona 14 taldetan banatuta euskaraz mintzatzen dira "hainbat ekitaldi egiten duten bitartean, esate baterako, ibili, zinemara joan edo yoga praktikatu” Rocio Luces, elkarteko koordinatzaileak azaldu duenez. Hain arrakastatsu suertatzen ari den ekimen horrekin aurrera segitzeaz gain, elkarteak beste kultur ekimen ugari ere antolatzen ditu, tartean, ipuin kontalariren saioak, bertsolaritza ikastaroa, txangoak, hitzaldiak eta proiekzioak. Egizuk Euskal Herriko 50 bat elkarterekin batera ere antolatzen du hainbat ekitaldi.