Ertzaintzak 262 pertsona eraman ditu epaitegietara hauteskundeetako protestetan parte hartu dutelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 2a, 00:18

Ertzaintzak 262 pertsonaren izenak bidali ditu horren ardura duten epaitegietara, hauteskunde-kanpainan izan diren ustezko akzio penaletan zer ikusirik dutelakoan. Ertzaintzak etengabe eman die Auzitegi Nazionalari eta epaitegi naturalei epe horretan izan diren gertakari guztien berri. Horrela erantzun zion atzo Herrizaingo Sailak Carlos Urquijo PPko legebiltzarkideak hauteskunde-kanpainaren segurtasuna bermatzeko dispositiboan akatsen bat egon dela esanez egindako adierazpenei. Horren harian Herrizaingo Sailak erantzun zionez, "harritu egiten du, txarrerako, PPk nola manipulatzen dituen gure herrian dauden indarkeria adierazpenak edo koakzioak, batez ere Ertzaintzak hauteskunde-kanpainan erabateko inplikazioa eta ahaleginik handiena egin duela badakiela jakinda. Kanpainan PPko hautagaiek polizi dispositiboen gainean Herrizaingo Sailari egindako ezohiko eskariak ere hartu dira kontuan, euren osotasunean".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun