Alkarbide Bizkaiko Euskara Zerbitzuen bilguneak "Esan eidazu euskaraz" izeneko kanpaina jarri du martxan, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeak daukan garrantzia nabarmentzeko asmoz. Ume jaioberriak eta 1 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoak izango dira kanpainaren hartzaileak. Arduradunek prentsa ohar bidez azaldu dutenez, egitasmoan parte hartu duten 31 udalerri eta hiru mankomunitate bizkaitarretako 17.000 familia izango dira kanpainaren hartzaileak. Hartzaileek hizkuntza geroratzeak duen garrantziaz sentiberatzeko hainbat euskarri jasoko dituzte. Foru iturrien arabera, Berango, Erandio, Getxo eta Uribe Kostako Mankomunitateak ere hartuko dute parte egitasmoan. Argazkian, Altzaga ikastolako umeak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!