Getxoko Bilgune Feministak "Emakumeon aurkako indarkeriari aurre egin! Erailketa gehiagorik ez!" lelopean eskualdeko kontzentrazioa antolatu du gaur arratsaldeko 7:30erako Algortako Telletxe plazan. Mobilizazio horrekin gizonezko bikotekideak
Asuncion Villalba 35 urteko emakume gasteiztarra labankadaz hil egin izana salatu eta horrelakorik errepika ez dadin emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartzearen beharra kaleratu nahi dute. Erailketa larunbatean izan zenez, Emakumeen Mundu Martxako plataformak adostutako protokoloari jarraituz, albistea egunkarietan atera eta 48 ordutara egingo da kontzentrazioa. Bilgune Feministak nabarmendu duenez, Gasteizko Asuncion Villalbak aurretik pairatutako erasoengatik salaketak jarri zituen eta laguntza eskatu zuen. Gainera, azpimarratu dute "egun indarrean dauden politikek emakumeok jasaten dugun indarkeria gainditzen ez" dutela salatu beharra dagoela. Era berean, Liliane Herault 62 urteko Baionako bizilaguna hil zuen atzo bere bikotekideak, labankadaz.