Teatro Corsariok jaso du Ohorezko Umore Azoka Saria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 5a, 19:58

Joan den ostiralean, sariak eman zizkioten 2006ko Leioako Umore Azokan garaile izan ziren konpainiei, hau da, Los Gingers, Zero Teatro eta Zeruko Arteak egitasmoari. Berrehun profesionalez osotutako ikuslegoaren aurrean, aurtengo ezustekoa Teatro Corsario konpainiako kideek jaso zuten, ohorezko saria eurentzat dela jakin zutenean. Valladolideko taldeak aurten 25 urte bete ditu neurtitz, klasiko zein nagusientzako txotxongilo ikuskizunak sortuz. Ostiralean bertan, gaueko hamabi eta erdietan euren azken ikuskizuna plazaratuko zuten Kultur Leioan, beldurrezko txotxongiloekin eginiko “Aullidos”. Argazkian, irabazleak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun