Figueroa ospitalez ospital eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 5a, 20:43

Maiatzaren 26an jasandako jipoiketaren ondorioz, Algortako Anjel Figueroa preso politikoa Txagorritxu, Santiago eta berriro Txagorritxu Gasteizko ospitaletara eraman zuten pasa diren larunbata eta igandean. Gainera, atzo ziren Barakaldoko Gurutzeta ospitalera eramatekoak, bertan artatu duen mediku taldeak ikusi eta balorazioa egin zezan, baina momentuz ez dago hori baieztatzen duen berririk. Etengabe bitakorak jakinarazi duenez, pasa den larunbatean senideek ikusi zuten Figueroa "guztiz desorientatuta eta norekin hitz egiten ari zen ere ondo ez zekiela". Kezkatuta, senideak Langraitzeko zerbitzuburuarekin egon ziren eta azken horrek atzora arte itxaron nahi bazuen ere, azkenean egun berean Txagorritxu ospitalera eraman zuten. Bertan, berriz, medikoek ezin izan zuten errebisio medikoa egin Figueroa ukatu egin zelako, kontsultan ertzainak egoteagatik. Arratsaldean, Santiago ospitalera eraman zuten eta igandean medikazioari esker Figueroa kontzientzia berreskuratu ondoren Txagorritxura bueltatu zuten. Etxerat eta Familiaren lekukotasunean oinarrituz, AAMk salatu du Santiagon medikuen eta Ertzaintzaren jarrera "oso txarra" izan dela eta "agresibitate handiarekin" jokatu dutela. Era berean Figueroaren kaleratzea exijitu dute, besteak beste, gaixo kronikoa izateagatik.

Santiagoko ospitalean Etxerat elkarteko hainbat ordezkari eta lagunekin izan zen familia, Anjel ez zietela ikusten utzi eta berarekin zer egingo zuten itxaroten. Santiago ospitaleko medikuek egindako balorazioan Anjelen egoerak okerrera egin ez duela esan zuten, krisialdi larria besterik ez dela, eta Txagorritxun ingresatuta uzteko erabaki zuten, egun hauetako eboluzioa zelakoa den ikusteko.

Igandean, berriz, Txagorritxun, senideei Figueroarekin egoten utzi zieten eta "ondo" ikusi zuten, "bera den bezalakoa, baina azken egunetan gertatutakoaz ezer gogoratzen ez" zuela. Dena dela, bere arazo medikoak bere horretan dirau eta horregatik ziren astelehenean Gurutzetara eramatekoak, ebakuntza egin zion eta tratamendupean jarri zuen mediku taldeak ikusi eta balorazioa egin dezan.

"Kontua da ea zergatik eraman zuten apirilean Langraitzetik Kordobara maiatzean eta ekainean kontsulta gehiago zeuzkala jakinda" nabarmendu du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak: "okerrera egin gabe ere garbi dago Anjelen egoera oso larria dela eta horrela ezin dela espetxean egon. Horretara, Anjel kalera atera beharko lukete, espetxe legediaren arabera ere!".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun