EBri esker Sopela EAJk gobernatuko duela salatu dute Berdeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 15a, 17:18

"Alderdi guztiekin hitz egin gabe, gutxienez talde ekologistarekin, Ezker Batuak EAJren, OTAren inposizioaren eta 5.000 etxebizitzen aurka egiazko gobernu-hautabideari uko egin izana" deitoratu dute Berdeek gaur goizean komunikabideei bidalitako oharrean. Berdeen ustez, federalisten jarrerak EAJren udal gobernu minoritarioa bermatuko du, Ezker Batua eta PSE-EErekiko behin behineko akordioak direla medio, nahiz eta "hautestontzietan EAJri adierazitako errefusa eta udal gobernu taldea aldatzeko borondate argia" izan. Juantxu del Vigo Sopelako Berdeen zinegotziaren hitzetan, "aspaldidanik lehenengo aldiz, Sopelan alternatiba eraldatzaile eta ekologista proposatzeko aukera izan dugu. Ezker Batuaren amore ematea, ordaina izango duena, hiritarren etsipenerako eta desadostasunerako legealdi berri bati atea zabaltzea da. Oposiziotik ez dugu baliabide urri jarriko auzokideen, gazteriaren eta herri iraunkor baten alde". Argazkian, erdian, Imanol Garai egungo alkatea Javier Madrazo Ezker Batuko arduradunarekin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun