Umorez beteriko bertso jaialdia izango da bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 10a, 17:19

Asteazken honetan, uztailak 11, Bertso Jaialdi Mundiala ikuskizunaren 9. ekitaldia ospatuko da Algortako Biotz-Alai Plazako karpan. Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatutako saioa 22:00etan hasiko da, sarrera doakoa delarik, eta Andoni Egaña, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Fredi eta Xabi Paya bertsolariak arituko dira. Planteamendu ausarta, gai bereziak, umorea eta sorpresak dira jarduera honen ezaugarri nagusiak. Oraingo honetan ALBEko zenbait kidek arituko dira gai-jartzaile lanetan. Maila handiko bertsolarien partaidetzarekin batera, publikoaren partaidetza behar duten sorpresa eta jarduera ugari izango dira Bertso Jaialdi Mundialean, ikuskizun dibertigarria eta originala dena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun