Ospitalean da berriro Anjel Figueroa krisialdi baten ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 28a, 19:20
Anjel Figueroa Algortako euskal preso politiko gaixoa berriro eraman behar izan dute Gasteizko Txagorritxu ospitalera, atzo bertan beste epilepsia krisialdi bat izan zuelako. Urtarrilaren 28an ere ospilateratu behar izan zuten, egun batzuk lehenago, Txagorritxun hilabetea egin ostean, Langraitzeko espetxera bueltatu eta lau krisialdi sufritu zituelako. Orduan, otsailaren 13ra arte egon zen ospitalean. Xehetasun gehiago jakin artean, gaur iluntzerako Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak hileko azken ostiralerako egindako deialdiarekin bat egitera deitu du Anjel kalera! herri ekimenak. Algortako Telletxe plazan egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan. Argazkian, martxoaren 1ean, ia 750 lagunek parte hartu zuten preso gaixo algortarraren aldeko 9 ordutako elkarretaratzean.
Algortarrak gaixotasun kroniko eta sendaezina du: epilepsia tenporala eta eskuinaldeko esklerosi mesiala, hain zuzen. Gainera, ezkerraldeko lobulu tenporalean beste foku bat duela antzeman zioten orain hilabete batzuk. Horren ondorioz krisialdi epileptiko larriak izaten ditu, krisialdi horietan konortea galtzen du, eta tartean absentziak, memoria galerak eta haluzinazioak ere izaten ditu. Horrenbestez, Anjel kalera! herri ekimena abiatu zuten 2007ko azaroaren 17an 50 bat algortarrek, euren auzokideari Kode Penalaren 92. artikulua aplikatu eta espetxetik atera dezatela eskatzeko asmoz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun