Helduentzako jolas tailerrak egingo dituzte Plentzia eta Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 16a, 15:44

Adecabi, Erdialdeko Amerikako Herrien Garapenerako Elkarteak helduentzako jolas tailerrak prestatu ditu Mercedes Gonzalezek antolatu eta gidatuta, Latinoamerikako Jolas Sarearen izenean. Gizon-emakumeek jolas egiteko duten gaitasuna berreskuratzeko helburua du ekimenak, irudimena garatzeko guneak sortuz eta, berezkotasuna, besteekiko eta norberarekiko harreman afektiboak garatuz. “Dagoeneko heldu askok ez dute jolas egiten sistema produktiboak eta errentagarritasunarekin duten obsesioak bultzatuta, jolasa haurren kontua soilik dela uste baitute”, esan du Antonio Jimenez Adecabiko presidenteak. 2006an Plentziako Araldi emakume elkartearen egoitzan burutu zituzten jardunaldiok. Arrakasta ikusita aipatu udalerrian egingo dute emakumeei zuzendutako tailerra otsailaren 9an, eta gizon-emakumezkoentzako beste bat hurrengo egunean, biak 9:00etatik 14:30era. Barrikako Udalaren laguntzaz, berriz, tailerra otsailaren 17an, igandearekin egingo dute, 9:00tatik 14:30era, udaletxe barrikoztarreko liburutegi zaharrean. Gainera, 15:00etan bazkaria egingo dute Lemoizko El Padrino jatetxean (10 euro) eta 17:30ean Adecabik bere egitasmoen aurkezpena egingo du. Argazkian, Adecabiko hainbat kide.

Hezitzaileak adierazi duenez, "helduek, jolas egitean edota jolasten ari direnari buruz pentsatzen dutenean, norberaren historiaz jabetzeko gaitasuna garatzen dute. Nikaraguan jolasaren bizipena lagungarri izan da askorentzat, beraien bizitza nola ari diren garatzen ikusi ahal izateko, eta inguruarekin dituzten harremanez jabetzeko, baita ingurumenarekin ere". Horregatik garapen pertsonal eta taldekako garapenerako ekimenak bultzatu dituzte. Tailerretan esku hartu nahi dutenek argazkia, liburu bat edo idatzi bat eraman beharko dute, arkatz edo boligraforen bat eta berezitzat jotzen duten zer edo zer. Jantzi erosoak ere beharko dituzte. Azkenik, Barrikan zerria edo estalkiren bat beharko dute. Horrenbestez, Adecabin izena eman daiteke (Larretxe 2, Barrika), 605 762 450 eta 946 770 562 (Conchi edo Antonio) telefono zenbakien bidez edo adecabi[abildua]gmail.com posta elektronikoan. 25 eurokoa da prezioa, tailerra eta janaria tarteko. Diruaren zati bat Hondurasen egingo den "Becas 2008" egitasmora zuzenduko dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun