Emakumeen elkarteentzako dirulaguntza deialdia zabaldu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 24a, 15:38

Getxoko Udalak emakumeen parte hartze politiko eta soziala errazten duten eta udalerrian gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzen duten programetarako eta proiektuetarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Horretarako gehienez 20.256 euro zuzenduko ditu tokiko erakundeak, ondoren aukeratutako proiektuen artean banatzeko. Laguntza emakumeek osatutako dirua irabazteko asmorik gabeko erakundeek eskatu ahal izango dute, beren helburua gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea eta emakumeek eremu guztietan parte hartzea lortzeko jarduerak egitea bada. Erakunde horiek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda eduki behar dute. Egoitza soziala Getxo udalerrian izanda, aipatutako proiektuak egiten dituzten bestelako taldeek ere eskatu ahal izango dute dirulaguntza. Eskaerak Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Andra Mariko, Areetako eta Algortako herritarrei arreta egiteko bulegoetan aurkeztu behar dira. Eskaerak aurkezteko epea datorren urriaren 20an amaituko da. Argazkian, martxoaren 7an hainbat emakumek Emakumeen Nazioarteko Egunerako horma irudia margotzen Algortan / Urtzi Altube - Ilanda.eu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun