Erandioko behargin batek lan istripua izan du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 6a, 19:28

Erandioko emakume batek Gurutzeta ospitalera eraman behar izan dute gaur goizean lan istripua izan ostean. DYA elkarteak jakinarazi duenez, gertaera Erandioko Jose Luis Goyoaga kaleko tailer batzuetan gertatu da, goizeko 10ak aldera R.M.L.M. 38 urteko beharginaren gainean hainbat burdin xafla erori denean. Horren ondorioz, DYA elkarteak lehenengo arrera egin ostean Gurutzetara eraman du langile erandioztarra, pronostiko erreserbatuko lesioak jaso dituena. Argazkian, apirilaren 27ko lanuztea dela eta, LABk Algortan egindako elkarretaratzea / Koska irratia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun