Astelehenean (martxoak 31) abiatu eta apirilaren 11ra arte egongo da zabalik Haur Hezkuntzako (0-5 urte), Lehen Hezkuntzako (6-11 urte) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (12-15 urte) ikastetxe publikoetan eta itunduetan 2008/09 ikasturterako matrikula egiteko epea, Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez. Horrenbestez, azken eguna heldu baino lehen, hezkuntza zentroetan honako agiriak aurkeztu beharko dira: familiaren errolda ziurtagiria, familia liburuaren fotokopia, errenta aitorpenaren fotokopia eta zentroak emandako eskaera orria, behar bezala betea. Halaber, argibideetarako hainbat telefono zenbakiren berri eman du tokiko erakundeak: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Ordezkaritza (944 031 000), udaletxea (944 660 063) eta Berritzegunearena (944 638 500), hurrenez hurren. Ohi bezala, udalerriko
ikastetxeen gidaliburua (pdf) ere plazaratu dute.