Algorta, Itzubaltzeta eta Portu Zaharreko jaietarako txosna baimenak eskatzeko epea zabalik dago ekainaren 29ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 6a, 20:08

Getxoko Udalak kultur eta kirol elkarteek udalerriko jai nagusietan txosnaren bat eska dezaten deialdia zabaldu du, udal webgunean zein "Getxoberri" udal aldizkarian argitaratuz. Dekretuaren arabera, Algortan, Itzubaltzeta / Romon eta Portu Zaharrean azken urteotako txosna kopuru bera izango da elkarteentzat: hiru txosna handi, lau txosna txiki eta hiru txosna handi, hurrenez hurren. Txosna handien kasuan bina talde izango dira bakoitzean. Deialdia ekainaren 29ra arte zabalik izango da eta bertara aurkeztu ahal izango dira Getxoko Elkarteen Udal Errejistroan 2007ko apirilaren 1a baino lehen izena emanda daukatenak. 2005ean, hiru tokiko jai batzordeek eta txosna eskaria egin zuten 26 taldeetatik 22k Guzman Aranaga kultur zinegotziari egin zizkioten jaiak hobetzeko proposamen gehienak baztertuta gelditu dira berriro ere aurtengo dekretuan, hala nola txosna bana gehiago jartzearena, elkarteek jaiei egiten dieten aportazioa kontuan hartzearena eta elkarteak beraiena ez den herrietara ez mugitzearena. Halere, Udalak bai hartu ditu kontuan gardentasunari lotutako hainbat neurri, dekretua ekaina baino lehen kaleratzearena eta udal webgunean zein "Getxoberri"n argitaratzearena kasu, baina ez pasa diren hiru urtetan txosna eskaera egin dutenei dekretua igortzearena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun