Itzubaltzeta / Romoko Branka kultur elkarteak gaur arratsaldean, larunbatarekin, ekingo dio euskal kirol nazionalaren txapelketak antolatzeari, mus arineko lehiaketak egiteari, alegia. Horrela, orain dela urte batzuk izandako ohitura berreskuratu eta auzokideei aisialdi beste aukera bat eman nahi die Brankak, datorren hilean 29 urte beteko dituen elkarteak. Gaurtik aurrera, larunbatero izango da karta-tapetearen inguruan biltzeko aukera, auzokideek enbidoa onartuz gero. Horretarako, 16:00etatik 16:30era izena emateko aukera izango dute bikoteek eta bikotea osatu ez dutenak hori izango dute bikotekide topatzeko tartea. Talde bakoitzak 12 euro ordainduta, kristoren sariak irabazteko aukera izango dute. Esate baterako, lehenengo bikoteak 4 txuleta, 2 legatz, 2 untxi, 2 buia, gazta bat eta 4 ardo botila eramango ditu etxera. Argazkian, mus zaletasuna handia da Itzubaltzetan, jaietako PIntxo Egunean egindako txapelketa adibide bat baino ez dela.