Oreretako Amnistia Egun Nazionalera joateko autobusa jarri dute Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 6a, 22:01

Uribe Kosta eskualdean autobusa egongo da igandean, ekainak 10, Oreretan izango den Amnistia Egun Nazionalera joateko, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Ohiko lekuetan izango da izena emateko aukera. "1977an aldaketa politikorako aukera ireki zen Euskal Herrian, amnistia exijitzen zuen aldaketa politikoa. Ez zen horrelakorik gertatu, eta horren ondorioak pairatzen ditugu egun", diote antolatzaileek. Orduko "akatsa" ez errepikatzea funtsezkotzat hartu dute antolatzaileek, eta "gatazka konpontzeko jarrera politikoak norabide berri batean jartzeko beharra" azpimarratu dute. Testuinguru horretan, Amnistia Eguna izango da Oreretan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun