Anjel Figueroa Algortako preso politikoa Gurutzetako ospitaletik Langraitzeko espetxera eraman zuten atzo, asteazkena. Figueroa Gasteizko Txagorritxu ospitaletik Barakaldora lekuz aldatu zuten astelehenean, eta egun horretan eta asteartean hainbat froga eta azkerketa egin zizkioten, bere gaixotasunaren bilakaera zehazteko, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bidez jakinarazi duenez. Medikuen arabera, Algortako presoak tratamenduan jarraitu beharko du eta kontsulta berriak pasa beharko ditu hemendik hilabete batzuetara. Figueroaren osasun egoera nabarmen egin zuen txarrera maiatzaren 26an Kordobatik lekuz aldaketa egitean
jasandako jipoiketaren ondorioz. Geroago, egun gutxitan Langraitzeko espetxean eta Gurutzeta, Txagorritxu eta Santiago ospitaletan izan da. Bestalde, AAMk Figueroaren kaleratzea exijitu du, besteak beste, gaixo kronikoa izateagatik: "okerrera egin gabe ere garbi dago Anjelen egoera oso larria dela eta horrela ezin dela espetxean egon. Horretara, Anjel kalera atera beharko lukete, espetxe legediaren arabera ere!".