EHUk, UEUk, "Hik Hasi" aldizkariak... euskaraz emandako udako ikastaroak egingo dituzten herritarrei diru laguntza emango die
Urdulizko Udalak. Alabaina, euskara ikasteko ikastaroak deialdi honetatik kanpo geratzen dira, tokiko arduradunek argitu dutenez. Matrikularen %25 (egonaldia eta mantenua kanpo utzita), eta nolanahi ere, gehienez, 100 euro banatuko dute eskatzaile bakoitzeko. Dena dela, aurkeztutako eskariek ezinezko egiten badute zenbateko hori ematea, kontu-sailaren hainbanaketa egingo da onartutako eskari guztien artean, betiere matrikularen agirian agertzen den zenbatekoaren arabera. Diru laguntza eskatzeko abuztuaren 31ra arte izango dute interesatuek. Horretarako, eskabide-orria behar bezala beteta, matrikularen frogagiria (jatorrizko dokumentua, konpultsatzeko) eta, hala badagokio, erroldatze-agiria aurkeztu beharko dute udaletxeko idazkaritzan. Argazkian, aurten Eibar, Iruñea eta Baionan egingo ditu
udako ikastaroak UEUk /
Gaztesarea.