Zirkoaren historiari buruzko erakusketa dago ikusgai Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 7a, 22:24

Ekainaren 28ra bitartean, Zirko Paperak izeneko erakusketa egongo da ikusgai Sopelako udaletxeko erakusketa aretoan, "Karoli irakaslea" ezizenez ezaguna den Ramon Muñoz Farreny antzerkigile eta zirkogilearen eskutik. Ekimenak, pistako artearen eta bereziki artisten, enpresen eta ikuskizunen promozio eta publizitatearekin harremana duen munduaren ikuspuntu orokorra izan nahi du, antolatzaileek azaldu duetenez. Erakusketa honek postalak, eskuko programak, zigiluak, aldizkariak, bisita txartelak, kromoak, margoak eta zine programak biltzen ditu, nahiz eta bere osotasunean izan ez. "Hala ere, XIX eta XX. mendeko arte plastikoetan horrenbesteko eragina izan duen arte eszenikoen ezaugarriak eta kodeak ondo baino hobeto azaltzen dituela uste dugu", adierazi dute. Gainera, bi ikuskizunez jantzi dute erakusketa: lehenengo saioa ekainaren 2an izan zen eta, bigarren, hilaren 27an eskainiko du udaletxeko plazan Karoli irakasleak. Argazkian, erakusketan ikus daitekeenaren lagun bat / Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun