Atzo eman zitzaien hasiera Erandio Landan ospatu ohi diren Gorpuzti-jaiei eta igandera arte, ekainak 10, luzatuko dira. Drindots taldearen eskutik izan zuten lehenengo gaupasa egiteko aukera bertan bildutakoek. Izan ere, auzo horretako Gorpuzti-jaietako gaupasak ezagunak dira Uribe Kosta eskualde osoan eta jende ugari biltzen da bertara, batez ere eguraldiak laguntzen badu. Bitartean, Zirko Ttipia pailazo konpainiaren haurrentzako saioa ikusteko aukera egongo da gaur, 20:00etan, Euskadi plazan. Oraingo honetan, “Giriguai” antzeztuko dute; magia, emozio, kolore eta poesiaz betetako ikuskizuna, non malabaristak, musika, dantza eta parte-hartzea uztartzen diren. 23:30ean, berriz, Amaiur taldeak girotuko du dantzaldia. Gogoratu, Fanon ere San Bernabe jaiak ospatuko direla gaurtik igandera bitartean. Argazkian, euskal dantzak ez dira faltako Erandio Goikoko Gorpuzti-jaietan / Erandio.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!