Lamiakokoei hartu diete txanda gaur Txorierriko jaiek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 8a, 21:22

Arratsaldeko 6etako txupinazoarekin eman diote hasiera gaur Leioako Txorierri auzoko jaiei eta, gaueko kontzertu eta dantzaldira arte, jarduera ugariz gozatzeko aukera izango dute txikiek: jolasak eta ludoteka, txalaparta, txokolate jana, mozorro lehiaketa... Bihartik aurrera, berriz, lehiaketa sorta handia izango dute aukeran Txorierrira hurbildutakoek: gozogintza, igela, tortilla, txapel jaurtiketa eta boloak, hurrenez hurren. Ez dago aitzakiarik hortaz ospakizunetan ez murgiltzeko. Igandean, paella jan erraldoia egin ondoren, euskal dantza ikuskizuna eskainiko dute Gure Ohiturak, Txikiak eta Trabudu taldeek, 18:00etan. Azkenik, sariak banatu eta bukaera emango diete jaiei, 20:30ean. Argazkian, herri giroa nagusi da Txorierriko jaietan / Euskaraz.net.

Egitaraua:

Ekainak 8, ostirala

18:00 Txupinazoa.
18:30 Haur jolasak eta ludoteka.
19:00 Txalaparta.
20:00 Txokolate jana.
22:00 Mozorro lehiaketa.
23:00 Kontzertua eta dantzaldia.

Ekainak 9, larunbata

10:00 Txupinazoa eta kros eta gozogintza lehiaketetan izena ematea.
10:30 Kalejira.
11:00 Herri krosa.
11:30 Igel txapelketa.
12:00 Puzgarriak, ludoteka eta tailerrak.
13:30 Tortillen aurkezpena.
16:00 Haur jolasak.
16:00 Txapel jaurtiketa lehiaketa.
18:00 Petanka, sokatira, Txingak eta lokotxak denontzat.
19:00 Gozoen aurkezpena.
19:00 Denok otxotearekin abestera.
20:00 Sari banaketa.
21:00 Kontzertua.
23:00 Dantzaldia.

Ekainak 10, igandea

10:00 Txupinazoa eta kalejira.
11:00 Bolo txapelketa.
13:00 Leioako Udal Bandaren emanaldia.
14:30 Paella jan erraldoia.
18:00 Euskal dantzak Gure Ohiturak, Txikiak eta Trabudu taldeen eskutik.
20:30 Sari banaketa eta jaien bukaera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun