Ekainaren 11tik 17ra izango da amnistiaren aldeko astea Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 8a, 22:40

Eskualdean ekainaren 11tik 17ra egingo dute Amnistiaren Aldeko Astea, orain 30 urte Euskal Herrian egindako amnistiaren aldeko asteak gogora ekarri eta ekainaren 17an Zornotzan egingo den Txirringaz Aurrera ekimenarekin bat, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Algortari dagokionez, ostegun, larunbat eta igandean izan ezik, enkartelada izango da Telletxe plazan, 20:00etan. Ostegunean, berriz, "Gerra zikina" izenburuko hitzaldia emango du Iñako Goioagak. Hitzordua 19:45ean jarri dute, Villamonteko kultur etxean. Ostiral eta larunbaterako, bizikleta martxak antolatu dituzte eskualde osoan zehar. Azken egun horretan, eskualde mailako ekitaldi politikoa izango da, 21:00etan, Txiki eta Otaegi plazan. Bitartean, euskal preso politikoen aldeko herri denda bisitatzeko aukera egongo da Eusko Abertzale Ekintzak (EAE) Telletxe kaleko galerian duen egoitzan.

Algortako egitaraua:

Ekainak 6-16

Presoen aldeko herri denda EAEren egoitzan, Telletxen. 19:00-21:00 artean lan egunetan eta 12:00-14:00 artean larunbat eta igandeetan.

Ekainak 11, 12, 13, 15

20:00 Enkartelada, Telletxen.

Ekainak 14

19:45 "Gerra zikina" hitzaldia, Iñako Goioagaren eskutik, Villamonteko kultur etxean.

Ekainak 15

Bizikleta martxa:
Irteera: Leioa (19:00)-Astrabudua-Erandio.

Ekainak 16

Bizikleta martxa:
Erandio (17:00)-Leioa-Romo-Algorta.
Barrika (17:00)-Sopela-Berango-Algorta.

21:00 amaierako ekitaldia Txiki-Otaegin.

Ekainak 17

Txirringaz Aurrera Amnistia Aukeran Zornotzan:

11:00 Kilometroak.
12:00 Ekitaldia.
13:30 Triki txikiteoa.
15:30 Bazkaria
17:00 Kontzertua: Ene Bada, Edan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun