Eusko Jaurlaritzak asteartean (ekainak 5) egindako Gobernu Batzordean baimendu zuen Maidagango trenbide-pasagunea
kentzeko obraren kontratua egitea. Aurrekontua, guztira, 24.625.950,50 eurokoa da. Maidagango proiektuak Getxoko trenbide-pasagunea lurperatzeko beharrezko obrak islatzen ditu. "Lurperatze horrek Bidezabalgo oraingo geltokian maiztasuna aldatzeko sistema kentzera behartuko du. Horregatik, Ibarbengoako aldean geltoki berria eraiki behar da. Geltoki honek maiztasun-aldaketa edukitzeaz gain, Udalak eremu honetan aurreikusitako hiri garapen berriei zerbitzua eskaini behar die eta inguruneko autobus-sarearekin intermoduko sistemarekin batera aparkamendu gomendatua eraikitzea ere ahalbidetu behar du", adierazi dute udal iturriek. Lurperatu beharreko tartearen luzera osoa 1.250 metrokoa da eta obra burutzeko epea, berriz, hasiera batean, hogeita hamar hilabetekoa. Argazkian, arriskuz beteriko igarobidea da Maidagangoa.