Getxoko EBk testuliburuetarako PPk proposatutako laguntzen aurka egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 20a, 12:43

Getxoko Ezker Batuak Getxo Gorria bitakoraren bidez iragarri berri du PPk testuliburuak erosteko proposatutako laguntzen aurka egingo duela datorren Udalbatzan. Izan ere, Ezker Batuko kideek azaldu dutenez, "laguntzak diru-sarreren araberakoak izan behar dira, ezin dira bereizi gabekoak izan". Horrela "ezkerreko politika baten ikuspegitik" ez dute bidezkoa ikusten "hileko 4.000 euro kobratzen duen auzokidearentzat zein 900 kobratzen duenarentzat" diru laguntza "bera" izatea. Aldiz, "PPk, eskumako alderdi ona denez, ez du ezberdintasunik jartzen". Gainera, popularrei leporatu diete iaz aurkeztu eta atzera bota zen proiektua berriro ere aurkeztea: "ez dakigu PPren estrategia politiko guztia aurreko legealdian lortu ez zuena honetan onartzea den". Argazkian, Iñaki Urkiza EBko zinegotzia / Getxo Gorria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun