Ekainaren 15ean sartuko da indarrean bizikletak dohainik mailegatzeko zerbitzua, aste honetan, Getxoko Gobernu Batzarrak Ekobizi Movilidad S.L. enpresari 30.000 eurotan eman ondoren. Udal agintariek, hasiera batean, bizikletak hartzeko eta itzultzeko lau toki aurreikusten bazituzten ere, azkenean bidegorri batek batzen dituen bi leku baino ez dira egongo, hain zuzen ere, Ereagako turismo bulegoa eta Bizkaiko Zubikoa. Horietan, erabiltzaileek nolabaiteko doako kontratua egin beharko dute. Bizikleten doako mailegua gehienez bost ordutarako izango da, baina aipatutako tokietara joz gero erabiltzaileek berriro hartu ahal izango dute bizikleta. Ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da, baina bizikleta arratsaldeko 19:00etarako itzuli beharko dute erabiltzaileek. Argazkian, autorik gabeko egunean bizikletak mailegatu ohi dituzte /
Getxo.net.