Irteerak As de Guia, Shackleton, Nautica Larrinaga-Santin, Escuela Nautica Sotavento eta Tretzak enpresen 12 belaontzi eroso eta modernoetan egingo dira. Eguraldiak hala uzten badu, irteerak urte osoan egingo dira, neguan izan ezik, eta asteko ibilbidea udan izango da soilik. Irteerek pertsonako prezio ezbedinak dituzte, iraupenaren eta ibilbidearen arabera. Asteburu pasa (Getxo-Bermeo edo Lekeitio-Getxo) 180 euro; zubiak edo jai egunak (Getxo-Lekeitio edo Getaria-Getxo) 300 euro; aste osoa (Getxo-Hendaia edo Donibane Lohitzune-Getxo) 580 euro; egun osoa (Getxo-Gorliz edo Castro Urdiales-Getxo) 80 euro, eta egun erdia (Abra badia) 50 euro. Prezioaren barruan honakoak sartzen dira: erregaia, patroi-gidaria, atrakatzeak, aseguruak, garbiketa, zergak eta itsasontziko ostatua. Janaria ez da sartzen. Irteerak 10:30ean egin ohi dira. Beraz, 10:00etan joan behar dute interesatuek Getxoko Kirol Portura edo Maritimo del Abra Elkartearen moilara.
Eroso
Ontziek kalitate eta erosotasun neurriak betetzen dituzte beti, udal iturrien arabera. Kabinak bikoitzak izan ohi dira eta edukiera aldagarria da (6 eta 12 pertsona bitartean). “Itsasoratzea” programak ontziak patroirik gabe alokatzeko aukera ematen du ere, baldin eta interesatuak patroi gisa prestakuntza eta eskarmentua duela frogatzen badu. Joan den urtean 226 lagunek hartu zuten parte “Itsasoratzea” programan (haietariko %70 bizkaitarrak ziren eta %20 Espainiako estatuko beste erkidego autonomoetatik etorritakoak). Egun osorako irteerak arrakastatsuenak izan ziren eta iraila izan zen eskaera gehien jaso zuen hilabetea. Getxoko Turismo Bulegoak 16.000 euro fakturatu zituen zuzeneko erreserbak egin eta gero. Programa honen erabiltzaileen artean egindako kalitatearen gaineko galdeketaren arabera, oso pozik ziren eskainitako produktuekin, 10etik 8,55ko puntuazioa eman zietela.
PER programa ontzi barruan
“Itsasoratzea” programak Kirol-ontzien Patroia izeneko titulua lortzeko aukera ematen du ere Kantauri itsasoan. Interesatuak sei egunez ontziratuko dira eta bertan, ikasketa teorikoez gain, segurtasun neurriak eta nabigazioa ikasiko dute eta belako praktikak ere edukiko dituzte. Aldi berean, euskal kostaldetik egiten diren itsas-bidaiekin gozatu ederra hartuko dute ere. Kurtso honen prezioa da laguneko 850 eurokoa.
Informazioa eta erreserbak
Eskaintza hauetarako informazioa guztia eta erreserbak Getxoko Turismo Udal Bulegoan edo bidaia-agentzietan egin daitezke. Komenigarria da lehenbailehen erreserbatzea, gutxienez 10 egun lehenago, eta gutxieneko 4 pertsoneko taldea osatu behar da txangoa egiteko.