Urdulizko Iparralde kiroldegian egingo da ostiraletik aurrera Laubide frontenis txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 9a, 15:35

Urdulizko Iparralde kiroldegia izango ekainaren 15etik uztailaren 15era egingo den I. Laubide Frontenis Txapelketaren agertokia. Laubide Euskal Pilota Kirol Taldeak antolatu du eta Urdulizko Udalak babestu. Txapelketan parte hartzeko ekainaren 11 baino arinago eman beharko da izena. Prezioa 15 eurokoa da. Txapelketak 16 urtetik gorako edozein kirolarirentzat dago zabalik. Izena eman nahi edo informazio gehiago eskatu nahi duenak ondoko telefono zenbakietara dei dezake: 634 734 804 eta 616 291 121. Lehenengo saria irabazten duen bikoteak 300 euro eta garaikurra jasoko ditu. Bigarren geratzen direnek 150 euro eta garaikurra lortuko dituzte. Eta hirugarren eta laugarren bikoteek ere saria izango dute. Argazkian, bikote pare bat frontenisera jokatzen.

"Frontenisa norgehiagokan praktikatzea bultzatu eta taldean egiten den kirola sustatzea" dira kirol ekimen honen helburuetako batzuk, antolatzaileek azaldu dutenez. Modu berean, Laubide Euskal Pilota Kirol Taldea kluba zein Urdulizko udalerria ezagutzera eman nahi dute. Horrela, txapelketan Euskal Herriko hainbat lekutako kirolariak egongo dira, baita Espainiako beste toki batzuetakoak ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun