Biharamunean, larunbatean, aurtengo jaialdiaren artista nagusia aritu zen: Buddy Guy. Louisianako musikari handiak ez zuen kale egin eta kontzertu bikaina eman zuen, eta 5.000 ikusle inguru bildu ziren bertan, nahiz eta eguraldia txarra izan. Ordu eta erdiko saioa eskaini zuen Buddy Guyk eta maisutasunez jardun zen. Publikoak blueseko mito biziaren musikaz gozatu zuen eta erabat menperatuta amaitu zen.
Azkenik, Getxo&Blues jaialdiari amaiera bikaina eman zion atzo Zora Young gaur egungo blues panoramaren abeslari ospetsuenetarikoak. 2.000 lagun izan ziren Getxon abeslari honen ahots sakonaz gozatzeko. Hiru hamarkada baino gehiagoko jarduera dauka Youngek eta, oso gaztea zelarik, gospelaren eskutik hasi zuen bere jarduera, nahiz eta hurrengo urteetan rhythm&bluesera pasatu.