Erandioko Goikolanda ikastetxeko lanei ekitea eskatu du PPk Eusko Legebiltzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 12a, 11:46

Erandioko Goikolanda LHI handiagotzeko lanei ekitea eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Iñaki Oyarzabal PPko legebiltzarkideak, "2008ko irailean hasten den ikasturterako jardunean egoteko". Popularrek gogoratutakoaren arabera, "lau urteko atzerapena" dute aipatu lanek. "2006ko ekainean obrei hasiera eman behar zitzaien antza. Hori dela eta, presaka aldatu zituzten ikasleak Bekoa ikastetxera, Altzagan; 2006/07 ikasturteari hasiera eman ahal izateko. Hala ere, egungo ikasgelak beharrezko baldintzak ez dituzte betetzen, ez neska-mutilentzat, ezta irakasleei dagokienez ere. Horrela salatu du gurasoen elkarteak", azaldu du Oyarzabalek. Oraindik ere lanak emandak ez daudela diote popularrek. Argazkian, Iñaki Oyarzabal PPko legebiltzarkidea / EAEko PP.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun