Beste gizon bat atxilotu dute Itzubaltzetan neska-lagunari eraso egin diolakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 12a, 12:15

Astrabuduan gertatu bezala, igandean beste gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak Itzubaltzeta / Romon, bere bikotekidea jipoitzea egotzita. Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, erasoa 22:15ak aldera izan zen, bikotea bizi den Gobelaurre kaleko etxebizitzan. Biktima, 29 urteko emakumea, Gurutzeta ospitalera eraman behar izan zuen anbulantziaz DYA elkarteak, pairatutako lesioen eraginez. Geroago, polizia autonomikoak W.N.B.G. 35 urteko gizona atxilotu zuen erasoaren ustezko egile gisa eta genero indarkeria delitua leporatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun