Gotzon Alcalderi sei urteko espetxe zigorra ezarri diote

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 12a, 13:03

Gotzon Alcalde algortarra, horren bikotekide Leire Etxebarria basauritarra eta beste hiru euskal preso politiko epaitu zituzten joan den astean Pariseko 14. sekzioan. Epaiketan Alcaldek adierazi zuen "borrokatzeko arrazoiak bere horretan" dirautela gaur egun ere. "Tribunalak 40 minututan hartu zuen erabakia: Gotzon eta Leireri 6 urteko espetxe zigorra eta bizitza osoan Frantzian bizitzeko debekua ezarri zizkieten", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez salatutakoaren arabera. Alcalde eta Etxebarria euren haur txikiarekin atxilotu zituzten Auvernen (Frantzia), 2006ko otsailaren 13an. Orain biak Fleury Merogis espetxean daude. Argazkian, Gotzon Alcalde / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun