Gwendolyneko hilketagatik 30 urteko espetxe zigorra ezarri diote Jon Biezobasi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 12a, 13:41

1990eko ekainaren 10ean Rafael San Sebastian Iberdueroko langilea Algortako Gwendolyne tabernan tirokatu eta hil zuela "frogatutzat" emanez, 30 urteko zigorra ezarri dio Jon Bienzobas (argazkian) ETAko kideari Espainiako Auzitegi Nazionalak. Horretaz gain, hildakoaren seme-alabei 500.000 euroko kalte ordaina ordaintzea, eta kartzelatik ateratzean San Sebastian familiarengandik 5 urteko urruntze agindua ere zehazten ditu sententziak, fiskalak eskatutakoari jarraituz. Epaileak erabakitakoari jarraituz "frogatutzat" jo du Europa Press-ek Pedro Mariano Marquez del Fresno ez zela izan Bienzobas identifikatu zuen lekuko bakarra: tabernan bertan zegoen lagun batek eta, bi hilabete geroago, Bienzobas geldiarazi zuten Leioako bi udaltzainek ere identifikatu zuten, albiste agentziaren arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun