Arrain hiruarantza (Gasterosteus aculeatus) –argazkian– babesteko kudeaketa plana "behingoz" martxan jartzeko exijitu dio gaur foru erakundeari Arturo Aldekoa Bizkaiko Batzar Nagusietako PPko ahaldunak. "2002tik darama Bizkaiko Foru Aldundia espezie hori babesteko Kudeaketa Plana abiatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaerari muzin eginez", Aldekoak salatu duenez. Bitartean, azterketek arrain hiruarantza etengabeko atzerakada jasaten ari dela diote; mehatxua gero eta handiagoa da. Bizkaian, Galindo errekan eta Gobela eta Bolueko hezeguneko toki zehatzetan baino ezin daiteke topatu arrain hiruarantza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!