Hauteskundeak, prozesua eta etxebizitzaz arituko dira bihar Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 12a, 17:58

Bihar, asteazkena, hilak 13, gazte mahai-ingurua antolatuko dute Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernan bertako gazteek, Itzubaltzetako Segik berriki estreinatu duen www.fotolog.com/segitzubaltzeta argazki-bitakoran jakinarazi duenez. Tertulia arratsaldeko 20:30ean abiatuko da eta hiru gai nagusi jorratuko dira, besteak beste: pasa diren hauteskundeen balorazioa, gazteek Euskal Herriko prozesu politikoaz ea zer dakiten eta gazteentzako etxebizitza duinaren aldarrikapena. Segik egindako iragarpenean, nabarmendu egin dute mahai-inguruak "berebiziko garrantzia hartu duela azken egunetako gertakarien ondoren". Argazkian, Itzubaltzetako Segik hitzaldia iragartzeko erabilitako irudia / Itzubaltzetako Segi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun