"Egunkaria" auziaren epaiketa egin egingo dela baieztatu du Auzitegi Nazionalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 12a, 18:21

Berria.info-k jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du aintzat hartu "Euskaldunon Egunkaria"-ko zazpi auziperatuek jarritako helegitea eta datarik ezarri ez badu ere, ahozko epaiketa egingo dela baieztatu du. Hortaz, Erandioko a href="http://www.egunkaria.info/dokumentuak/xabier_oleaga-eusk.htm" target="_blank">Xabier Oleaga, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Alegria eta Txema Auzmendi epaituak izango dira, defentsako abokatuek maiatzaren 7an kaleratutako autoaren aurka jarritako helegitea atzera bota ondoren. Aipatu maiatzeko autoan Zigor Arloko 1. aretoko epaileek erabaki zuten epaiketa egitea, AVT eta Dignidad y Justicia elkarteak herri akusazio gisa egindako eskaerei kasu eginez eta Estatuko Fiskaltzak,"delitu frogarik ez dagoelako", auzia artxibatzeko eskatu ondoren. Defentsa abokatuek "zigor prozedura arautzen duen oinarri-oinarrizko printzipioen erabateko haustura dakarrela" nabarmendu dute. Argazkian, Xabier Oleaga / Egunkariaren alde elkartea

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun